Plaieroak aperitibo modura

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 24a

81. Hondartzako Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia izan dute jokoan gaur eguerdian. Lehiaren ondoren, hainbat taldek bazkaria antolatu dute, eta arratsaldean, Fresa Morango DJ bikotearen saioa izango dute.

Hondartzako Futbol Txapelketak ez du etenik, eta asteburu honetan ere jardunaldia izan dute senior gizonezkoek eta emakumezkoek; gaur eguerdian jokatu dituzte partidak, 13:30etik aurrera. Denboralea zegoen iragarrita arratsalderako, baina norgehiagok iraun duten bitartean eguraldiak ongi eutsi dio, eta taldeek baldintza egokietan lehiatzeko aukera izan dute, salbuespen txikiak salbu. Izan ere, olatu handien eraginez, itsasoak joko eremu batzuk gainditu ditu tarteka.

Aste honetako jardunaldia berandu samar jokatu dutenez, hainbnat taldek bazkariak antolatu dituzte, plaieroetako antolakuntzak sustatuta. Ondoren, jai giroan jarraitze aldera, Fresa Morango DJ bikotearen saioa antolatu dute 19:00etan, Munoa plazan.

Senior mutilak B taldea
1. Tivoli-Naparrak - Euromar 6-3
2. Asti pinturak - Garcia edari banaketak 5-1
3. Balearri-Astillero - Telesforo Erretegia 2-0
4. Ulacia Bidaiak - Talai Mendi Kanpina 2-2
5. Txanela - Asegroup 3-0
6. Pukas-Shelter - Latz taberna 4-3

Senior neskak
7. 310-Kepa Osteo - Shelter-Pukas 2-2
8. Lakari-Arrano - Itxaso Taberna 1-4
9. Kirkilla-Enea jatetxea - Marmarra 2-0
10. Itxas Lur taberna - Lukas ardotegia 1-0
11. Kebidek - Euskalduna taberna 9-1
12. Ekimen - Orbela 1-2

Senior mutilak A taldea 
13. Arrano - Euskalmader Acuchillados 2-2
14. Kirkilla-Enea jatetxea - Etxabe Confort 2-1
15. Las Palmeras - Euskalduna taberna 1-7
16. Celso Castro - Izar Optika 3-2
17. Kosta Hortz Klinika - Katixa 2-1
18. Iuri Aholkularitza - Dava Street Food 4-1

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide