Bertan behera utzi dute Zarauzko Sagardo Eguna, eguraldi txarra iragarri baitute

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 23a

Iazko Sagardo Eguneko irudi bat. (Julene Sorarrain)

Eguraldi txarra iragarri dute igande honetarako, eta Zurekin elkarteak hitzordua beste egun batera atzeratzea erabaki du. Oraindik ez dute data berria jakinarazi.

Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak bertan behera utzi behar izan du igande honetan ospatzekoa zen Sagardo Eguna. Eguraldiaren iragarpenak onak ez direla ikusita, ekitaldia atzeratzeko erabakia hartu behar izan dute, hain justu ere.

Hala eta guztiz ere, Sagardo Eguna ospatzeko asmoa erakutsi du Zurekinek, eta data berria adostuko duela aurreratu du. Hala, eguna jakin bezain pronto jakinaraziko du elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide