Udaberri jubilatuen elkarteko pentatloia hasteko egun gutxi falta dira: asteartean, hilaren 27an, abiatuko dute, eta ikasturte osoa iraungo du. Hala, aurrerantzean partidak asteartero jokatuko dituzte, 16:00etatik 18:00etara bitartean.
Azken urteetan bezala, parte hartzaileak futbolinean, petankan, dardoetan, igelaren jokoan, tokan eta ping-pongean lehiatuko dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, Udaberriko bulegoan.