Valca. Argazkigintza analogikoaren historia bat aldi baterako erakusketaren inguruko solasaldia eta bisita gidatua eskainiko dituzte gaur Photomuseumen. Erakusketaren komisario Javier Gonzalez de Durana izango da hizlaria, eta Erika Ede eta IGA argazkilariek ere parte hartuko dute. 18:00etan hasiko da, eta Gela programaren barruko hitzordua izango da, doako sarrerarekin.
Valca enpresaren historia eta honek argazkilaritzari eginiko ekarpena jarri nahi du erdigunean erakusketak, hain zuzen ere. Horretarako, etapa ezberdinetako objektuak, liburuak, kartelak, dokumentuak, planoak eta argazkiak bildu dituzte erakusketa, eta horien azalpenak emango ditu Gonzalez de Duranak. Osagarri modura, Erika Ede eta IGA argazkilariek Valcako eraikinetan hartutako egungo irudiak ere badaude.