Amenabarrek eskura izan du Euskal Kopa

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 22a

Amenabar Zarautz eta Bidasoa Irun, Euskal Kopako finalean. (Euskal Eskubaloi Federazioa)

Bidasoa Irun taldearen aurka 34-40 galdu zuen atzo arratsaldean Zumarragako Ispilla kiroldegian. Partidarten zati handi batean aurretik joan zen markagailuan, eta bukaerara arte lehiatu zen.

Amenabar Zarautzek hortzak erakutsi zizkion atzo Bidasoa Irun taldeari Euskal Kopa finalean, eta partida borrokatua bezain saiatua jokatu ondoren, 34-40 galdu zuen azkenean. Emaitzak bestelakoa adierazten badu ere, partida oso parekatua eta intentsitatez beterikoa izan zen, eta Amenabar denbora luzez aurretik joan zen markagailuan.

Ligan erakusten ari den maila bikaina kantxaratu zuten Mikel Agirrezabalagaren mutilen Zumarragako Ispilla kiroldegian, eta neurketaren zati handi batean ametsa egi bihurtzeko bidean izan ziren kortsarioak. Abantaila txikiarekin, baina, aurretik joan ziren lehen zati osoa, eta 19-18 irabazten iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian ere atzeko dinamikarekin jarraitu zuten, baina azkeneko hamar minutuan Bidasoak aldea irekitzea lortu zuen, defentsa doituz eta erasoan eraginkortasun handiagoa erakutsiz. Une horretan, irundarrek gora egin zuten eta zarauztarrek behera, eta hortxe geratu zen erabakita partida, sei goleko aldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide