Zarauzko Udalak lizitaziora atera zituen atzo Aresti eta Mendilauta kaleen berrurbanizazio proiektuan kokatutako lanak. Zehazki, Lauaxeta eta Mendilauta arteko zatia, eta Axular eta Aristi artekoa berrituko ditu Zarauzko Udalak, eta enpresa esleipendunak lau hilabeteko epea izango du lan horiek amaitzeko, zuinketaren egiaztapen akta sinatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Esleipena eginda, hamabost eguneko epean hasi beharko ditu enpresak obrak, eta gehienez, 734.959,31 euroko aurrekontua izango du, BEZ barne. Udalak azaldu duenez, kontratazio honen espedientea eta horri lotutako dokumentazio teknikoa udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, bulegoak jendearentzat irekita dauden ordutegian, lizitazio iragarkia Zarauzko Udaleko Kontratatzailearen Profilean argitaratu eta hurrengo egunetik proposamenak aurkezteko epea amaitu arte.