Larunbat eguerdian jokatuko dituzte plaieroak

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 21a

Bi jokalari, plaieroetako zortzigarren jardunaldia jokatzen. (Onintza Lete Arrieta)

81. Hondartzako Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia izango dute jokoan; 13:30ean hasiko dira partidak.

Atsedenik ez da plaieroetan: futbol taldeek larunbat honetan, hilaren 24an, dute datorren hitzordua. 81. Hondartzako Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia izango da, eta 13:30ean hasiko dituzte lehiak. 

Kebidek taldeak izango du joko eremua markatzeko ardura, 12:15ean, eta epaile arduradunak honako taldeak izango dira: Lukas Ardotegia, Iuri Aholkularitza eta Pukas - Shelter (M).

Senior mutilak B taldea
1. Tivoli-Naparrak - Euromar
2. Asti pinturak - Garcia edari banaketak
3. Balearri-Astillero - Telesforo Erretegia
4. Ulacia Bidaiak - Talai Mendi Kanpina
5. Txanela - Asegroup
6. Pukas-Shelter - Latz taberna

Senior neskak
7. 310-Kepa Osteo - Shelter-Pukas
8. Lakari-Arrano - Itxaso Taberna
9. Kirkilla-Enea jatetxea - Marmarra
10. Itxas Lur taberna - Lukas ardotegia
11. Kebidek - Euskalduna taberna
12. Ekimen - Orbela
Euskal parrilla: atsedena

Senior mutilak A taldea: 

13. Arrano - Euskalmader Acuchillados
14. Kirkilla-Enea jatetxea - Etxabe Confort
15. Las Palmeras - Euskalduna taberna
16. Celso Castro - Izar Optika
17. Kosta Hortz Klinika - Katixa
18. Iuri Aholkularitza - Dava Street Food
KTXO: atsedena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide