Lerroarte literatura txokoak jakinarazi du datorren saioa norekin eta noiz izango den: Olatz Dañobeitiak Sorginak, putak, terroristak liburua aurkeztuko du, otsailaren 12an, Arrano tabernan. Tortura politikoaz mintzo da idazlea liburuan, ikuspegi feminista batetik.
Lanaren helburuetako bat izan da Euskal Herriko gatazka politiko-armatuan borrokatu diren emakume torturatuek pairatutako bortxa berezitu hori aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat eraikitzea, elkarlanean eta orain arte egindako aitortza eta osatze bidearen jarraipen gisa. Ariketa kolektibo honetan, beraz, ikuspegi feministatik aztertu nahi izan dute errepresio-molde jakin hori, erreparazio pertsonal eta kolektiboa helburu.
Hala, saioa 18:30ean hasiko da, Arrano tabernako bunkerrean.