Hitzordu garrantzitsua izan dute Zarauzko Aritzbatalden dozenaka kirolarik igaro berri den asteburuan. Izan ere, Northfit Zarautz 2026 crossfit txapelketa jokatu dute bertan larunbatean eta igandean. Guztira 600 kirolari inguruk bete dute kiroldegia, hiruko taldetan eta hainbat kategoriatan banatuta.
Txapelketa amaituta, kirol probak baditu bere irabazleak, beraz. Hain zuzen ere, kategoria nagusian Bluebird Fitness (emakumezkoetan) eta Bonsais (gizonezkoetan) taldeak izan dira onenak. Emakumezkoetan, bigarren eta hirugarren sailkatu dira Nexkak prest! eta Yeguas 2.0 taldeak. Gizonezkoetan, postu horiek Machete Prest eta etxeko Crossfit Zarautz taldeentzat izan dira.
Erdi mailakoan, aldiz, Uumpa Lumpa taldekoak izan dira gizonezkoetan aurrenak, eta Cookin taldea emakumezkoetan. Escalado kategorian, bere aldetik, Chasing Dopamine (gizonezkoetan) eta Eguzkiloreak (emakumezkoetan) sailkatu dira lehenengo.
