Amenabar Zarautzek Bidasoa Irunen aurka jokatuko du Euskal Kopako finala

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 19a

Ekaitz Etxaberen jaurtiketa, Tolosaren aurkako partidan. (Luis Epelde)

Asteazkenean neurtuko dituzte indarrak, 19:15etik aurrera, Zumarragako Ispilla kiroldegian. Zarauzko taldeak ligako partida guztiak irabazi ditu, eta motibatuta iritsiko da hitzordura. Aurrean, ordea, Asobal ligako talde bat izango du

Denboraldi honetan, gizonezkoen seniorrek bigarrenez jokatuko dute Eskubaloiko Euskal Koparen finala, eta beste behin Amenabar Zarautzek Irudek Bidasoa Irun izango du aurrez aurre. Urria amaieran Hernanin jokatu zuten lehena, eta oraingoan, asteazken honetan, Zumarragako Ispilla kiroldegian izango dute bigarrena; 19:15etan hasiko da norgehiagoka.

Amenabarrek Tolosa garaitu zuen finalerdietan, 36-34ko emaitzairekin, urtarrilaren 2an, Aritzbatalden. Bidasoak, berriz, 28-37 irabazi zuen urtarrilaren 14an, Hondarribiaren aurkako kanporaketan. Zarautz egundoko denboraldia osatzen ari da ligan; partida guztiak irabazi ditu, porrotik ezagutu gabe. Asteburu honetan ere 29-34 irabazi du Trapagaranen aurka. Aurrean, ordea, Asobal ligako talde indartsuenetako bat izango du.

Finaleko sarrerak gaur jarriko ditu salgai Zumarragako Urola eskubaloi klubak, 18:30tik 19:30era, elkartearen egoitzan, eta partida egunean ere erosteko aukera izango da 4. solairuan. Urolako jokalari, bazkide eta 16 urtetik beherakoentzat 3 euro balioko du sarrerak, eta gainerakoentzat 5 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide