Triste baina ateri eutsi dio eguraldiak 81. Hondartzako Futbol Txapelketako zortzigarren jardunaldiak iraun duen bitartean. 09:45ean ekin diote lehiari 24 taldek, eta dena emanda aritu dira beste behin, nor baino nor gehiago. Gainera, liga azken txanpan sartzera doa, hamabi jardunaldi baitituzte guztira neskek eta A taldeko mutilek, eta bat gutxiago, B taldekoek.
Mutilen partidetako bat –B taldeko atzeratutako partida bat– atzo jokatu zuten, Getarian. Etxekoak azkoitiarren aurka aritu ziren, Balearri-Astillero Latz tabernaren kontra, eta etxekoak aise nagusitu ziren, 8-2 emaitzarekin. Asteburuko gol gehien hantxe sartu zituzten. Gainerakoan, B taldeko partidarik ez da izan asteburu honetan, atsedena eduki baitute guztiek –beste atseden bat edukiko dute azken aurreko jardunaldian–.
Gaurko partidei dagokienez, nesketan Kebidek taldeak izan du atsedena, eta mutiletan, Kirkilla-Enea jatetxeak. Beste guztiak atera dira hondarretara jokatzera, eta irabazi edo galdu egin dute ia denek; berdinketa bakarra egon da gaurkoan.
Honakoak dira gaurko emaitzak:
Senior neskak:
1. Lakari Arrano - Itxas-lur taberna 1-5
2. Shelter Pukas - Kirkilla Enea 1-2
3. Itxaso taberna - Ekimen 1-2
4. Euskalduna taberna - Marmarra 0-3
5. 310 Kepa Osteo - Lukas ardotegia 1-1
6. Orbela - Euskal Parrilla 5-0
Senior mutilak A taldea:
7. Euskalmader Acuchillados - Iuri aholkularitza 0-2
8. Etxabe confort - Kosta hortz klinika 1-6
9. Izar optika - Dava Street Food 2-0
10. Arrano - KTXO 1-3
11. Euskalduna taberna - Celso Castro 1-0
12. Katixa - Las Palmeras 4-3