Nafarroako Lokiz mendilerroan barrena ibiliko dira Pagoeta mendizale elkarteko kideak urteko bigarren hitzorduan. Igande honetan izango da irteera, hilaren 25ean, eta bertan Ganuzatik Galdiora joango dira oinez.
Guztira, hamalau kilometroko ibilbidea izango da, 720 metroko desnibel positiboarekin. Hala eta guztiz ere, parte hartzeko interesa dutenek ondorengo lotura honetan topa dezakete ibilaldiaren inguruko informazio guztia. Pagoetak jakitera eman duenez, ibilaldia 4-5 ordu inguruan amaituko dute.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Hain justu, gaur zabaldu dute horretarako aukera, eta ostiralean, hilaren 23an, itxiko dute. Mendizabal kinkila dendan egin daiteke inskripzioa. Igandean, berriz, 07:30ean elkartuko dira parte hartzaileak, Agoues biribilgunean.