Jonathan Glazer zinemagileaz hitz egingo dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 16a

Jonathan Glazer zuzendariaren 'Sexy Beast' filmeko irudi bat.

18:00etan hasiko da hitzaldia, doako sarrerarekin, aretoko edukiera bete arte. Gela izeneko programaren barruko saioa izango da.

Ostiralaro bezala, zinemaren inguruko hitzaldia izango da Photomuseumen. Gaurkoan, Jonathan Glazer zinemagileaz hitz egingo dute, eta haren lana aztertuko dute. Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan eskainiko dute saioa, 18:00etan, doako sarrerarekin.

Glazerrek Sexy Beast, Birth, the zone of interest edo Under the Skin bezalako lanak zuzendu ditu, gizakiari buruzko begirada hotz, zehatz eta erabat asaldagarria partekatzen duten lanak. Zinema garaikideko egile nabarmenetako bat da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide