'Las voces invisibles' dokumentala emango dute gaur Emakumeen Etxean

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 13a

Pertsona bat, garbiketa lanak egiten.

Etxeko langileen errealitatea erakustea da ikus-entzunezkoaren helburua. 17:30ean emango dute dokumentala Emakumeen Etxean, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

SOS Arrazakeria Gipuzkoa elkarteko Etxeko Langileen Arloak ondutako Las voces invisibles dokumentala ikusi ahal izango da gaur Emakumeen Etxean. 17:30ean izango da, eta ikus-entzunezkoaren bitartez etxeko langileen errealitatea zein den ezagutu ahal izango dute herritarrek.

Izan ere, Gipuzkoan 12 mila pertsonatik gora dira etxeko langileak, eta horietako gehienak emakume migranteak dira. Lan baldintzen hobekuntzaren alde borroka egiten dute egunero, oinarrizko eskubideak urratzen baitzaizkie sarritan. Hain justu, dokumentalak pertsona horien errealitatea erakutsi nahi du, egiten duten lana balioan jarriz, eta herritarren artean eztabaida sortuz.

Hala, dokumentala ikusteko interesa dutenek sarrera librea izango dute, baina aretoko edukiera bete arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide