Zarauzko Zikloturista Elkarteak Haimar Zubeldia Klasikoa antolatu du maiatzaren 31rakoa, eta gaur bertan zabaldu du bertan parte hartzeko izen ematea. Interesa duten kirolariek rockthesport.com atari digitalean egin dezakete inskripzioa, eta horretarakoa azken epea maiatzaren 17a izango da.
Izen emateari dagokionez, 52 euro balio ditu federatuta dauden txirrindularientzat, eta, 67 euro, berriz, federatuta ez daudenentzat. Antolakuntzak mila lagunetan jarriko dute parte-hartzaileen muga. Era berean, martxoaren 29a bitartean izena ematen dutenek Etxeondoko kirol probarako diseinatutako maillot berezia jasoko dute opari.
Ohi bezala, Urola bailararik eta Goierritik igaroko dela ibilbidea Zarautzen hasi eta amaituta. Zehazki, 160 kilometro izango ditu eta 2.475 metroko desnibel positiboa metatuko du. Bi anoa gune ere izango ditu: bata, Salbatoren 72. kilometroan, eta, bestea, Landetan 116. kilometroan.