Danda Gazte Asanbladak joskintza tailerra antolatu du estreinakoz, eta arrakasta nabarmena izan du lehen saioak. Hain zuzen ere, larunbat goizean eman zioten hasiera tailerrari Hiruputzu gaztetxean, Darrk markaren diseinatzaile Markel Velezen gidaritzapean.
Talde txikitan banatuta, parte hartzaileek konponketak egiten ikasi zuten, besteak beste, etxetik ekarritako prakei eta bestelako jantziei, josteko makina edota jostorratzak erabiliz. Velezek, bitartean, jarraibideak eta aholkuak eskaini zizkien bertaratutakoei.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, asmoa ikastaroarekin jarraitzea da, eta hori horrela, egun gehiago zehazten joango direla gaineratu dute.