Izarra Aristi eta Mertxe Isastiren gidaritzapean, herriko kaleak girotu dituzte Zarautz Trik taldeko abeslariek gaur eguerdian. Hasiera batean eguraldia lagun izan ez duten arren, abesten hasi orduko eguzki izpiak irten dira eta Lege Zaharren enparantza alaitu dute.
Hala, plazatik abiatu eta kalez kale ibili dira abesti ezagunak abesten, herritarren laguntzarekin batera.