Ikasturte berriari helduko diote aurki irakurle taldeek, eta dagoeneko jakinarazi dute datozen hilabeteetarako agenda. Helduen, gazteen zein haurren saioen egunak jakinarazi dituzte, eta denbora horretan irakurriko dituzten liburuak zein izango diren ere ezagutarazi dute.
Sanz Enea liburutegian elkartuko dira, eta pasa den urtean bezala, euskaraz diren saioak Nerea Loiolaren gidaritzapean izango dira. Halaber, Slawka Grabowskaren ardura izango dira ingelesez eta gazteleraz egiten direnak.
Hala, gaztetxoen literatura taldea izango da biltzen lehena. Urtarrilaren 14an, 16:00etan, jarri dute hitzordua, eta Joohn Green idazlearen Kiribil amaigabea liburuaz ariko dira. Egun bat beranduago bilduko dira helduen taldeak; euskarazkoari dagokionez, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria izango dute hizpide, eta gaztelerazko taldeak Alex Raveloren La ceguera del cangrejo liburuaz hitz egingo du.
Haurren irakurketa taldea, berriz, astebete beranduago bilduko da. Urtarrilaren 21ean, 16:45ean eta 17:45ean elkartuko dira, eta Ana Jaka eta Bruno Hidalgo idazleen Loaren inbasio isila izango da landuko duten lehen liburua.
Ingelesezko taldeak martxoan helduko dio ikasturte berri honi. Martxoaren 17an, 18:30ean, elkartuko dira Sanz Enean, Michael Cunningham idazlearen The Hours liburuaz hitz egiteko.
Irakurle taldeen lehen saioak izango dira horiek, baina maiatzera arte jarraituko dute elkartzen. Hala, datozen hilabeteetako agenda osorik kontsultatu nahi dutenek dutenek ondorengo lotura honetan egin dezakete.