Gailu eta Fly Shit taldeen kontzertua, hilaren 17an

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 11

Arraio irratiaren 20. urteurrenaren baitan antolatu dute, eta Hiruputzun izango da, 21:30etik aurrera. Sarrerak egunean bertan erosi ahalko dira.

BAP! eta Inoren Ero Ni taldeen seme bastarda da Gailu. Okene eta Mikel Abrego anaien eta Mariano Hurtadoren proiektu eklektikoa da, non hip-hop, punk eta elektronika doinuak uztartzen dituzten, proposamen pertsonal bat taularatuz. Hain justu ere, urrian argitaratutako Bizi eta ixo! lan berria zuzenean aurkezteko asmoz izango dira urtarrilaren 17an, 21:30etik aurrera, Hiruputzu gaztetxean.

Arraio irratiaren 20. urteurrenaren harira antolatuko kontzertua da honakoa, eta Gailu taldearekin batera, Bergarako Fly Shit hardcore taldeak ere joko du. Sarrerak emanaldiko egunean bertan jarriko dituzte salgai.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide