'Handira jotzeko kazetaritza' liburuaz ariko dira Martxelo Otamendi eta Imanol Murua

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 11

Garbiñe Ubeda eta Martxelo Otamendi, 'Handira jotzeko kazetaritza' liburuaren aurkezpenean. (Utzitakoa)

Urtarrilaren 15ean izango da liburuaren aurkezpen saioa, Zirika euskara elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatuta.

Handira jotzeko kazetaritza liburuaz mintzatuko da Martxelo Otamendi hilaren 15ean, 18:30ean, Pagoeta mendi elkartearen lokalean (Santa Marina kalea 2). Imanol Murua kazetari eta idazleak elkarrizketatuko du protagonista, Zirika euskara elkartearen eta Zarauzko Udalaren ekimenez antolatutako saioan.

Otamendiren biografia da Handira jotzeko kazetaritza, eta joan den urrian kaleratu zuen Garbiñe Ubedak. Liburuak modu kronologiko batean kontatzen ditu Otamendiren bizitzako garai ezberdinak; esaterako, txikitan gazteleraz hitz egiteko zuen ohituraz, euskaltzale bihurtzeko prozesuaz, euskaltegian eta telebistan egindako ibilbideaz hitz egiten du, baita Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn zuzendari modura egindako ibilbidea ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide