Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien Estatuko Elkartearen azken txostenaren arabera, Espainiko Estatuko 20.000 biztanletik gorako 404 udaletatik 27 "bikain" kokatuta daude gizarte-inbertsioan, eta tartean dago Zarautz.
Zerrendan sartzeko beharrezkoa da biztanle eta urte bakoitzeko 200 euro baino gehiago bideratzea Gizarte Zerbitzuetako politiketara, baita aurrekontuaren % 10 baino gehiago arlo horretara zuzendu eta aurreko urtetik partida horren aurrekontua handitu izana ere. Elkarteak, hamaikagarren urtez jarraian, Estatuko 20.000 biztanletik gorako udalen aurrekontuak aztertu ditu, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak argitaratzen duen 2024ko Aurrekontu Likidatuari dagozkion datuekin.
Guztira, esan bezala, 27 udalek lortu dute "bikaintasuna", eta horiek guztira, Espainiako Estatuko biztanleriaren % 9,5a ordezkatzen dute, 3.052.548 biztanlerekin. Zarautzekin batera, Bilbo eta Basauri (Bizkaia) ere badaude zerrenda horretan. Iaz ere sartu zen zerrenda horretan Zarautz.