Zarata Zarautzek Dimoni Fest jaialdia antolatu du hilaren 24rako

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 5a

E-150 musika taldea.

E-150, Reclusion, Uther eta XgracitamoralesX taldeak ariko dira zuzenean, Hiruputzu gaztetxean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 6 eurotan.

Hiruputzu gaztetxeak hardcore-punk doinu biziak eta gordinak ardatz dituen Dimoni Fest hartuko du datorren urtarrilaren 24an, larunbatarekin. Zarata Zarautz kolektiboak antolatu du jaialdia, eta ondorengo lau taldeak ariko dira zuzenean: 30. urteurrena ospatzen ari den Kataluniako E-150, Lasarteko Reclusion, Ondarroako Uther eta Leongo XgracitamoralesX.

Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta kontzertuen ondoren festak aurrera jarraituko du 03.00 arte, DJ Katxopo eta Sinistra disko jartzaileen eskutik.

Sarrerak aldez aurretik eros aitezke 310 dendan eta zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzita, 6 eurotan; pertsonako hiru sarrera salduko dituztela zehaztu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide