Bigarren aukerako liburu eta disko azoka solidarioa egingo dute egunotan

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 3a

Liburu eta disko azoka solidarioa, zigordia kalean. (Guka)

Merkatu plazan atoduko dituzte postuak, eta bihartik asteartera egongo da zabalik, goizez, 10:30etik 14:30era.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, azoka solidarioa egingo dute bihartik asteartera Merrkatu plazan, 10:30etik 14:30era. Ohi bezala, bigarren aukerako liburuak, diskoak eta bestelako materialak jarriko dituzte salgai. Era berean, herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, erabiltzaile berrien esku jartzeko. 

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen helburua da kulturaren bidez bazterketa ekonomikoan dauden pertsonei laguntzea. Azoka hauetatik lortzen duten dirua kausa horretara bideratzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide