Euskal Kopako finalerdiak jokatuko dituzte Amenabarrek eta Aialak, arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 2a

Aiala Zarautz Zaragozako taldearen aurkako partidan, (Luis Epelde)

Gizonezkoek, 19:30ean jokatuko dute Tolosaren aurka, eta emakumezkoek ondoren, 19:30ean, Donostiako Bera Bera taldearen kontra.

Urteari hasiera bikaina emateko, Zarauzko eskubaloiko lehen taldeek partida interesgarriak izango dituzte gaur arratsaldean Aritzbatalde kiroldegian. Hain justu ere, Euskal Kopako finalerdiak jokatuko dituzte, bain Amenabarrek bai Aialak, eta duten guztia emango dute finalera sailkatzeko, betiere etxeko zaleen bultzadarekin.

Jardunaldiko lehen partida Amenabarrek jokatuko du, 17:30ean hasita, Tolosaren aurka. Etxeko mutile sobera ezagutzen dituzte tolosarra, liga berean jokatzen baitute. Duela pare bat aste neurtu zituzten indarrak, lehen itzuliko azken partidan, eta Amenabarrek 26-39 irabazi zuen.

Ondoren ariko dira Aialako neskak, 19:30etik aurrera. Aurrez aurre aurkari txapeldun bat izango dute: Donostiako Bera Bera. Emakumeen Ohorezkoen Mailan lider dago eta partida gogorra bezain berezia izango da Zarauzko taldearentzat, zalantzarik gabe. Punta-puntako eskubaloiaz gozatzeko aukera paregabea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide