Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Zerua lapurtu dute ikuskizuna taularatuko zuten atzo arratsaldean, Aritzbatalde kiroldegian, herriko haur eta guraso pila baten aurrean. Urtero bezala, Haur Kultur Taldeak Katxiporretako sudur gorrien bi saio antolatu zituzten –lehena,16:00etan eta bigarrena,18:30ean–, eta bietan jendetza bildu zen kiroldegiko kantxan eta harmailetan.
Antzerkia, dantza eta kantuen bidez, urdin infinitura abiatu ziren izarren bila, Birtxi farozainaren laguntzaz. Eta, nola ez, etxeko txikienak lagun izan zituzten une oro. Saioan zehar, Haur Kultur Taldeko kideak ere igo ziren oholtza gainera pailazoekin batera abestera eta dantzan egitera, eta amaieran familia argazkia ere atera zuten elkarrekin.
Argazkiak: Usua Garin