Urteko lehen plaieroak jokatuko dituzte igandean

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 2a

Itxaso taberna eta Kirkilla-Enea jatetxearen arteko partida. (Aritz Mutiozabal)

81. Hondartzako Futbol Txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatuko dute etzi; 10:15ean hasiko dira partidak.

Plaieroetako denboraldiak aurrera jarraitzen du, eta partiden egutegiak ez du atsedenik hartzen. Etzi urteko lehen igandea bada ere, jardunaldi eguna izango dute futbol taldeek. Oraindik ere Gabonetako otordu eta festa potoloen ajeak igaro gabe, 10:15etik aurrera jokatuko dituzte partidak.

Asteburu honetan, Etxabe Confort taldeak izango du joko eremua markatzeko ardura, 09:00etan, eta epaile arduradunak honako taldeak izango dira: Kirkilla-Enea jatetxea (M), KTXO eta Euromar.

Senior mutilak A taldea
1. Izar Optika - Euskalmader Acuchillados
2. Iuri Aholkularitza - Arrano
3. Las Palmeras - Etxabe Confort
4. Dava Street Food - Euskalduna taberna
5. KTXO - Kirkilla-Enea jatetxea
6. Celso Castro - Katixa Kosta
Atsedena: Hortz Klinika

Senior mutilak B taldea
7. Ulacia Bidaiak - Garcia Edari Banaketak
8. Txanela - Balearri-Astillero
9. Pukas-Shelter - Asti pinturak
10. Tivoli - Naparrak - Telesforo Erretegia
11. Euromar - Talai Mendi Kanpina
12. Latz taberna - Asegroup

Senior neskak
13. Kirkilla-Enea jatetxea - 310-Kepa Osteo
14. Ekimen - Itxas Lur taberna
15. Euskalduna taberna - Shelter-Pukas
16. Euskal parrilla - Itxaso taberna
17. Lukas ardotegia - Lakari-Arrano
18. Kebidek - Orbela
Atsedena: Marmarra

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide