Nahia Zarauzko Artisten Elkartearen erakusketa ikusgai dago abenduaren hasieratik Merkatu plazko lehen solairuan. Askotariko artelanak batu dituzte espazioan –eskulturak, grabatuak, zeramikak, taillak eta pinturak, esaterako–, proposamen interesagarriak bezain ikusgarriak aurkeztuz.
Erakusketa urtarrilaren 11ra arte ibisitatu ahal izango da, ondorengo ordutegietan: 18:00etatik 20:00etara, lanegunetan; 12:00etatik 14:00etara, igandetan; 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan eta jai egunetan. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.