Zarautz Balea Igeriketa Kirol Elkarteak jakitera eman duenez, 54. Getaria-Zarautz itsas-zeharkaldia uztailaren 18ean eta 19an jokatuko da. Horrekin batera, bertan parte hartzeko izen-emate epea datorren ostiralean zabalduko dutela ere iragarri du; 12:00etatik aurrera izango da. Kirol egitasmoko hiru probetan irekiko dute aldi berean inskripzio egiteko aukera: Getaria-Zarautz proba nagusian, Zarautz-Mollarri-Zarautz proba luzean eta gazteen proban, hain zuen ere.
Kronoak.com plataforma digitalaren bitartez eman beharko da izena. Getaria-Zarautz proba egin nahi dutenek 50 euro ordaindu beharko dute maiatzaren 31 bitartean, eta data horretatik aurrera, uztailaren 3a bitarteran, 60 euro. Zarautz-Mollarri-Zarautzek ere 50 euro balioko du; bi zeharkaldiak egiteko asmoa dutenek, berriz, probako 30 euro ordainduko dute. Gaztetxoen kasuan, 20 euro izango da inskripzioa eta uztailaren 5a izango da horretarako azken eguna.
Getaria-Zarautz itsas-zeharkaldik 3.700 parte hartzaile izan ditu aurten, eta, zalantzarik gabe, herriko kirol hitzordu nagusienetako bat dela berretsi du beste urte batez. Goi mailako zein herriko igerilariek bat egiten dute urtero-urtero herri batetik besterako kostaldean, eta hori da zeharkaldia honek eskaintzen duen esperientziarik onena.