Europaren etorkizunaz ariko da Arantxa Gonzalez Laya, Modelon

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 29a

Arantxa Gonzalez Laya, nazioarteko merkataritzan aditua eta Espainiako Kanpo Arazoetako ministro ohia (Clement Gibon)

Zarautzon elkarteak antolatu du solasaldia bihar arratsalderako, eta Espainiako Kanpo Arazoetako ministro ohiak Europa ispiluaren aurrean: munduko kaosari nola aurre egin izango du hizpide.

"Europa gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko?". Galdera hori planteratu dute Zarautzon elkarteko kideek, eta horri erantzuteko Arantxa Gonzalez Laya nazioarteko merkataritzan aditua eta Espainiako Kanpo Arazoetako ministro ohia gonbidatu dute: Europa ispiluaren aurrean: munduko kaosari nola aurre egin izeneko solasaldia ariko da bihar arratsaldean, 18:30ean hasita, Modelo aretoan.

Balio krisia, stop berdea, ziurgabetasun geopolitikoa, Ukrainaren inbasio errusiarra eta Europaren autonomia estrategikoaren porrota bezalako gaiak izango ditu hizpide Gonzalez Layak biharko saioan. Berekin batera, Juanjo Alvarez Nazioarteko Zuzenbidean doktorea eta Zarautzon elkarteko ohorezko bazkidea igoko da oholtza gainera, dinamizatzaile lanak egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide