Frontoi Txiki dantzaleku handi bihurtuta

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 28a

Kaiolatik Winter Series jaialdia ospatu zuten atzo Frontoi Txikin, 18:00etatik 21:00etara, eta Elektropeña eta Rubio disko jartzaileek girotu zuten arratsaldea

Iazko arrakasta berretsi zuen atzo arratsaldean Kaiolatik Winter Seriesen bigarren edizioak. Frontoi Txiki eta bere aurreko plaza atari zabaleko dantzaleku handi bihurtu zen, non herritar ugari bertaratu zen Elektropeña eta Rubio disko jartzaileek giroitu zuten jaialdiaz gozatzera.

Hasieran batean, jendeari kostatu egin zitzaion pixka bat berotzea, baina behin lotsak galduta, gustura aritu ziren dantzan. Antolatzaileak gustura agertu dira jasotako harrera onarekin, eta pena apur bat ere azaldu dute, momenturik onenean amaitu behar izan zutelako jaialdia. Gainerakoan, adin tarte guztietako herritarrak hurbildu ziren frontoira –guraso, haur, heldu eta gazte jendea–, eta giro polita sortu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide