Gogor gaitzetsi dute Barakaldoko hilketa matxista

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 27a

Barakaldoko hilketa matxistaren aurkako mobilizazioa Zarautzen. (Aritz Mutiozabal)

Hainbat herritar bildu zen atzo arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan, Zarauzko Mugimendu Feministak deitu zuen elkarretaratzera.

Barakaldoko (Bizkaia) hilketa matxista salatzeko, Zarauzko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioarekin bat egin zuten hainbat herritarrek atzo arratsaldean. Indarkeria matxistari erantzun. Autodefentsa feminista! idatzita zeraman pankartaren atzean, ordu laurdenez elkarretaratu ziren Lege Zaharren Enparantzan.

Bilkuraren amaieran, mugimendu feministak elkartasuna adierazi zien indarkeria matxistaren azken biktimaren senideei, lagunei eta gertukoei. Gogorarazi zuten  "sistema heteropatriarkal zuriaren gertakari bat gehiago" izan dela eta oso nazkatuta daudela.

"Jakin badakigu hilketa matxistak indarkeria matxistaren ondorio lazgarriuenak direla. Baina gizonek emakumeak estrukturalki zapaltzen dituzte, eta, hainbat dira emakumeok jasaten ditugun zapakuntzak", gaineratu zuten. Horrelako erasoen aurrean, autodefentsa feminista aldarrikatu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide