Golfeko IV. Hickory Open txapelketa jokatuko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 27a

Hickory Open txapelketako irudi bat. (utzitakoa)

Zarauzko golf zelaian jokatuko da txapelketa, 09:00etan hasita, eta bi modalitatetan lehiatuko dira: open mailan eta amateur mailan, hain zuzen ere.

Espainiako Hickory Golf Elkartearen ekimenez, Golfeko Hickory Open txapelketa jokatuko dute bihar goizean Zarauzko golf zelaian. Txapelketa honetan antigoaleko moduan lehiatzen da, duela 100 urte egiten zen bezala:  XX. mendeko 20ko hamarkadako golfeko arroparekin eta ekipamenduarekin, hain zuzen ere. Zarautzen laugarren urtez jarraian antolatu dute kirol hitzordua.

Bi modalitatetan jokatuko dute txapelketa: open mailan eta amateur mailan. Irteera 09:00etan egingo dute, eta zelaiko hemerzortzi zuloak egin ondoren, erabakiko da aurtengo txapelduna open mailan; hauek Stroke Play diziplinan jokatuko dute. Amateurrek, berriz, bederatzi zulotara egingo dute lehiaketa. Amaieran, sari banaketa, lagunarteko argazkia eta bazkaria izango dute klubean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide