Eguberri egunaz gozatzeko doinuak

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 25a

Merkatu plazako lehen solairua jendez bete da eguerdian, Zarauzko Musika Bandak eskaini duen Eguberri eguneko kontzertua entzuteko.

Ohiturari jarraituz, Zarauzko Musika Bandak Eguberri eguneko kontzertua eskaini du gaur eguerdian Merkatu plazako lehen solairuan, eta beste urte batez, aretoa txiki geratu da, herritar ugari bertaratu delako gogotsu emanaldia entzutera.

Iosu Isasti zuzendariaren gidaritzapean, musika bandak Gabonetako errepertorio ezaguna eskaini du, doitasun eta trebezia dotorez, publikoaren gozamenerako. Hala, ondorengo abestiak entzuteko parada izan da: Adeste Fideles, Chistmas Fantasia, Haendel Ceremonial, Christmas Celebration, Olentzero, Jingle Bells eta Hator, hator.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide