Euriari aurpegi alaia jarri dio Schola Cantorumek, Narroseko jaiotzan

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 25a

Jesus haurtxoaren figura Gabonetako jaiotzan jarri zuten atzo arratsaldean, eta horren harira, kantu emanaldia eskaini zuen abesbatzak, nahiz eta eguraldiak ez lagundu.

Narroseko Gabonetako jaiotza hilabete hasieran ireki zuten, baina atzo arratsaldean, Gabon egunarekin bat eginez, eta urteroko tradizioari eutsiz, Schola Cantorum abesbatzak jaiotzako azken figura jarri zuen bertan: Jesus haurtxoa estalpean. Ohi bezala, ekitaldia kantu emanaldiarekin osatu zuten.

Euria gogotik egin bazuen ere, hori ez zen oztopo izan Schola Cantorumeko kideentzat. Aterki azpietan babestuta, hainbat Gabon abesti kantatu zituzten –batzuk koralagoak eta besteak herrikoiak–, eta Narrosera gerturatu ziren herritarrek ere haiekin aritu ziren kantari. Arratsalde txepelari, aurpegi alaia jarri zioten guztien artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide