Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen ekimenez, Aitzol Zugasti sukaldariak bertako produktuekin eginiko Gabonetarako errezeta goxo eta praktikoak proposatu ditu gaur goizean Merkatu plazako lehen solairuan. Horretarako, herritarren aurrean showcooking saioa egin du: laguntzaile batekin batera, zuzenean aritu da kozinatzen eta plater bakoitzaren nondik norakoak nahiz xehetasunak azaltzen.
Orburuak egosi ondoren plantxan prestatu ditu, barbarinak papillote modu berezi batean, barazkiekin; ardi solomoa saltsarekin eta onddoekin... Saiora bertaratu diren herritarrak arretaz jarraitu dituzte sukaldari hernaniarraren argibideak, eta izan dituzten zalantzak ere galdetu dizkiote. Batek edo bestek errezetak kuadernotxoan ere apuntatu ditu, ziur aski egun berezi hauetan nor bere etxean egiteko asmoz. Eta, nola ez, Zugastik kozinatu dituen errezeta bakoitza dastatzeko aukera izan dute guztiek .