Negua heldu da plaieroetara

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 21a

Hotza, haizea eta euria izan da nagusi Hondatzako Futbol Txapelketako seigarren jardunaldian. Oztopoak oztopo, jokalariek serio jokatu dituzte zegozkien partidak.

Ez da giro izan gaur goizean Zarauzko hondartzan futbolerako. Hotza eta haize zakarrarekin ekin diote seigarren jardunaldiari, eta baldintza gogor horiek are latzago bihurtu dira bigarren zatian, euria gogotik egin duelako.

Jokalariek meritu itzela izan dute gaurkoan, neguan sartzearekin batera, euren azaletan bizi izan dutelako. Hala ere, ez dira kikildu eta hasieratik amaierara arte jokatu dituzten zegozkien partidak.

Nolanahi ere, baldintza klimatologokikoek eragin positiboagoa izan dute talde batzuentzat; batez ere, haizea alde zutenean baliatu duten horien kasuan. Horrenbestez, ez da harritzekoa talde batzuek sartu dituzten gol mordoxkak.

Senior mutilak B taldea
1. Talai Mendi Kanpina - Latz Taberna 5-2
2. Telesforo Erretegia - Euromar 9-2
3. Asti Pinturak - Tivoli-Naparrak 3-1
4. Balearri-Astillero - Pukas-Shelter 6-1
5. Ulacia Bidaiak - Txanela 7-1
6. Garcia Edari Banaketak - Asergroup 4-3

Senior neskak A taldea 
7. Euskal parrilla - Kebidek 0-2
8. Orbela - Euskalduna taberna 9-1 
9. Ekimen - Marmarra 5-0
10. Lakari-Arrano - Shelter-Pukas 1-5
11. Itxaso taberna - Kirkilla-Enea jatetxea 3-0
11. Itxas lur taberna - 310-Kepa Osteo 3-0

Senior mutilak A taldea
12. Kirkilla-Enea jatetxea - Kosta Hortz Klinika 3-0
13. Arrano - Izar Optika 4-0
14. Euskalduna taberna - Euskalmader Acuchillados 0-3
15. Etxabe Confort - Celso Castro 3-5
16. Katixa - Dava Street Food 1-3
17. Iuri Aholkularitza - KTXO 1-2

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide