Iker Vicente nagusitu da Euskal Timber Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 21a

Aizkolari nafarrak jaun eta jabe dela erakutsi du modalitateko lau probak osatzen, eta merezitako txapela irabazi zuen atzo Aritzbatalde pilotalekuan. Julen Alberdi Txikia IV.a txapeldunorde izan zen, eta Dani Vicente aita, berriz, hirugarren postua amaitu zuen.

Iker Vicente otsagabiarrak erakutsi du bera dela aizkolari konpletoena, atzo arratsaldean Euskal Timber Txapelketaren lehen edizioa irabazi ondoren. Aritzabatalde pilotalekua erabat beteta, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra hartu zuen mendean finalean, eta probako lau ariketak minutu, 51 segundo eta 41 ehuneko denboran osatuta; azkoitiarrak, berriz, 28 segundo gehiago behar izan zituen lanak amaitzeko.

Vicente bere aita Dani finalerdietan irabazita iritsi zen buruz burukora, eta Txiki IV.ak beste horrenbeste egin zuen Ibai Soroa arribetarrarekin azken txanpara iristeko. Podiduma osatzeko lehian, Dani Vicente beteranoa gailendu zitzaion Soroari, eta beretzat izan zen hirugarren postua.

Hamasei aizkolari laritu ziren atzokoan, eta kanporaketa sistema erabilita, final-zortzirenetan ekin zioten txapelketari, binaka lehiatuz. Proban gainditu beharreko lau ariketak ondorengoak izan ziren: motozerrarekin 40 zentimetroko diametroa zuen enbor bat moztu, aizkorarekin 30 zentimentroko diametroa zuen egur bat horizontalean,  trontzan  40 zentimetroko diametroa zuen enbor bat, eta bukatzeko, 30 zentimentroko diametroa zuen egur mozketa bertikala. 

Argazkiak: Ibon Errazu

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide