Hamalau lagunek hartu dute parte gaur goizean Raul Parmo Squash Txapelketa Herrikoiaren bigarren edizioan, Aritzbatalde kiroldegian. Lehia eta lagunarte giro ederra uztartu ondoren, Aitor Duo nagusitu da aurten, finalean Andoni Etxabe mendean hartu ondoren.
Txapelketaren dinamikari dagokionez, hasieran zazpiko bi multzo osatu dituzte, eta multzo bakoitzean denek denen kontra jokatu dute. Ondoren, multzo bakoitzeko lehen lauak sailkatuak final-laurdenetara sailkatu dira, eta, hala, kanporaketa sistema erabilita, finalera arte. Etxabek Hodei Carrillo garaitu du finalerdietan eta Duok, berriz, Iker Unanue Xorro.
Txapeldunak eta txapeldunordeak garaikurra jaso dute, eta horrez gain Raul Parmori entrenatzaile onenaren saria eman diote. Txapelketa bere omenez antolatzen da, eta lehen edizioan bezalaxe, aurten ere parte hartu du.