Maddalen Serrasek irabazi du X. Ramon Serras Argazki Lehiaketa

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 20a

Aurtengo edizioan Artea izan da landu beharreko gaia, eta 26 parte hartzaileren 91 argazki aurkeztu dira sariketara. Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia Euskalduna Tabernan.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak X. Ramon Serras Argazki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Euskalduna tabernan. Urtero bezala, gai zehatz bat oinarri hartuta –aurtengoan, Artea izan da–, maila handiko lanak aurkeztu dira sariketara; guztira, 26 parte hartzaileren 91 argazki jaso dituzte. Epaimahaiak hala erabakita, Maddalen Serras zarauztarrari egokitu zioten lehen saria, eta 600 euro eta garaikurra jaso zituen.

Bigarren saria Gorka Artetxe hendaiarrarentzat izan zen eta hirugarrena, berriz, Oskar Gaskon irundarrarentzat; 300 euro eta 200 euro eta garaikur bana eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Zarauztar onenen artean, Arbil Iciar Manterolak jaso zuen lehen saria, 200 euro eta garaikurra, eta Jon Atxutegik 100 euroko bigarren saria.

Urtero bezala, lehiaketara aurkeztutako argazkien artean epaimahaikideek aukeratutakoekin erakusketa zabaldu dute Euskalduna tabernan bertan. Urtarrilaren 21era arte iikusteko aukera izango da mostra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide