Jokin Eizmendi prest Euskal Herriko Harri Handien Txapelketarako

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 20a

Ezkerretik hasita, Gari Garmendia, Jokin Eizmendi, Larraitz Alkorta Asteasuko alkatea, Igor Duñabeitia federazioko presidentea eta Estefania Etxebeste (Ataria.eus)

Seigarren txapela eskuratzen saiatuko da bihar arratsaldean Asteasun. Sergio Mielgo eta Gari Garmendia izango ditu aurrez aurre.

Euskadiko Harri Handien Txapelketa jokatuko da bihar Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, 18:00etatik aurrera, eta bertan lehiatuko da Jokin Eizmendi zarauztarra, Sergio Mielgo madrildarrarekin eta Gari Garmendia idiazabaldarrarekin batera.

Eizmendi bost bider izan da Euskadiko txapeldun (2014, 2015, 2018, 2021 eta 2022) eta beste sei aldiz txapeldunorde (2013, 2016, 2017, 2019, 2020 eta 2024). Joan den azaroa Zizurkilen jokatutako Gipuzkoako Txapelketan Garmendia nagusitu zitzaion, beraz, arantza kendu eta txapela irabazteko gogoz irtengo da plazara.

Harri handien lehiaz gain, Estefania Etxebesteren marka ahalegina ere ikusgai izango da Asteasun. Iturengo harri jasotzaileak Idoia Etxeberria oriotarraren markara hurbildu nahi du, eta horretarako 150 kiloko harria errektagukarra jasotzen saiatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide