Aitzol Zugastik showcooking saioa eskainiko du Merkatu plazan

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 21a

Aitzol Zugasti zuzeneko erakustaldi batean. (AZ gastronomia)

Sukaldari eta aholkulari gastronomiko hernaniarra zuzenean ariko da bihar eguerdian, eta Gabonetako otorduetarako proposamenak aurkeztuko ditu.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatuta, Aitzol Zugasti sukaldariak showcooking erakustaldia eskainiko du bihar Merkatu plazan. Eraikineko lehen solairuan izango da sukaldaritza saioa, 12:00etan hasita, eta txef nahiz aholkulari gastronomiko hernaniarra zuzenean ariko da bertaratzen direnen aurrean kozinatzen eta azalpen praktikoak ematen.

Gabonak gainean diren honetan, sasoi hauetarako aproposak izan daitezke menu proposamenak aurkeztuko ditu, bertako produktuekin eginak. Egitasmo hau Zarautzen ez ezik, Zumarragan ere aurrera eraman du; atzo eguerdian izan zen hango merkatuan. Showcooking-erako sarrera doakoa da, eta ez da aurrez izenik eman behar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide