Eusko Trenbide Sarearen hogei urteko memoria, Zarauzko tren geltokian

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 17a

Susana Garcia Chueca, Miguel Angel Paez eta Antonio Lopez, Zarauzko tren geltokiko erakusketa bisitatzen. (Aritz Mutiozabal)

Memoriaren bideak. ETS. 20 urte Euskadi saretzen argazki erakusketa aurkeztu dute gaur goizean, eta ETSko zazpi trenbide-geltokitan izango da ikusgai. Era berean, argazki bilduma liburua argitaratu dute.

Eusko Trenbide Sareak (ETS) 143 argazkiz osatutako Memoriaren bideak. ETS. 20 urte Euskadi saretzen erakusketa antolatu du, zazpi trenbide-geltokitan banatuta, erakunde publikoaren 20. urteurrena ospatzeko. Aurkezpen ekitaldia Zarauzko tren geltoki berrian egin dute gaur goizean, eta bertan izan dira, besteak beste, Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburua, Miguel Angel Paez Azpiegituretako sailburuordea eta Antonio Lopez Eusko Trenbide Sareko zuzendari nagusia.

Azken bi hamarkadetan egin diren trenbide lan esanguratsuenen irudiak jaso nahi izan dituzte, eta tokian tokiko terminaletan paratu, erabiltzaileek eman diren prozesuak ikus ditzaten. "Erakusketa honetako argazki bakoitzean, euskal trenbide azpiegitura erakitzeko fase guztiak ikus daitezke", zehaztu du Garcia Chuekak. Era berean, ondorengoa gaineratu du: "Irudi bakoitzaren atzean, Euskadik gure garaiarekin bat datrren garraio publikoko sistema segurua eta jasangarria izan dezan beren onena eman duten ehunka pertsonen lana dago".

Zarauzko geltokia zazpi erakustokietako bat da; gainerakoak ondorengo hauek dira: Irungoa, Donostiako Amarakoa, Ermukoa, Durangokoa, Amorebietakoa eta Bilboko Zazpikaleeetakoa. Horrez gain, erakusketako irudietako zenbait Gasteziko eta Bilboko trabietako geltoki batzuetan ere jarri dituzte opi digitalean.

Urteurren borobilarekin batera, eta mostrarekin eskutik helduta, izenburu bereko argazki bilduma liburua argitaratu dute. Katalogoa hainbat ataletan banatuta dago, hala nola, Bilboko Metropoli Trenbidea, Topoa, Euskal Y-a, tranbia eta Durango operazioa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide