Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren XLIII. edizioa larunbatean hasiko dute

Ian Ruiz Lizaso 2025eko abenduaren 17a

Iazko Gabonetako haur parkea Aritzbatalde frontoian. (Jabi Gonzalez Toston)

Larunbatetik urtarrilaren 3ra arte prestatu dituzte jarduerak Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak lankidetzan.

Gabonetako oporraldia gerturatzen ari da, eta Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren XLIII. edizioa larunbatean hasiko dute. Urtarrilaren 3ra bitartean askotariko jarduerak prestatu dituzte Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak elkarlanean.

Hori horrela, ez dira faltako ohiko ekintzak: ur jolasak, haur parkea eta pailazoen emanaldia, besteak beste. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen Zerua lapurtu dute emanaldi berriaren bi saio izango dira abenduaren 30ean Aritzbatalde kiroldegian, eta sarrerak dagoeneko eskura daitezke Andatza kafetegian. Sarrera guztiak salduko ez balira, emanaldiaren egunean kiroldegiko leihatilan, 15:00etatik aurrera, jarriko dituzte salgai.

Sarreren inguruko informazio gehiago eskuratzeko haurkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Egitaraua

  • Abenduak 20, larunbata. Haur jolasak eta txistorrada Gaztelekuan. 
  • Abenduak 26, ostirala. Dibertsitate funtzionala duten haurrentzat irekiko dute Aritzbatalden Haur Parkea,16:30etik 19:0etara.
  • Abenduak 27-28, larunbata eta igandea. Gabonetako Haur Parkea irekiko da Aritzbatalde kiroldegian. Bertan, gaztelu puzgarriak (0-7 urte) eta jolasak frontoian (8-12 urte) izango dira. 
  • Abenduak 29, astelehena. Ur jolasak Aritzbatalde kiroldegian. Haurrak laguntzarik beharko balu ekintza honetarako jarri harremanetan antolatzaileekin haurkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzita.
  • Abenduak 30, asteartea. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldi berriaren bi saio izango dira Aritzbatalde kiroldegian, 16:00etan eta 18:30ean.
  • Urtarrilak 2-3, ostirala eta larunbata. Txu-Txu trena kalez kale 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00era. 
  • Urtarrilak 2-3, ostirala eta larunbata. Ongizate Digitalerako bidaia izeneko ihes-gela 16:30etik 19:00era, Lege Zaharren enparantzan. 11 txanda eskainiko dituzte egunero , eta txanda bakoitzean 5 laguneko taldeak sartuko dira (LH1-DBH2 adin tartekoak). LH1-LH6 gazteek heldu batek lagunduta joan beharko dute. 

Ihes-gelaren erreserbak egiteko Haur Kultur Taldearen Instagrameko kontuan agertzen den Qr kodea erabili behar da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide