Jon Belokik emanaldi-solasaldia eskainiko du ostiralean, Pagoetako lokalean

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 15a

Alberto Iñurrategi eta Jon Beloki, Cho Oyu igo zutenean. (Oinak Izarretan/EiTB)

Indiako Himalaya, Nepal eta Pakistan izenburupean, alpinista zarauztarrak bere esperientziaren berri emango du bertaratzen diren guztien gozamenerako.

Pagoeta Mendizale Elkartean urteko emanaldien programari amaiera emango dio ostiral honertan, eta horretarako gonbidatu berezia izango du. Hain zuzen ere, Jon Beloki alpinista eta eskalatzaile zarauztar ezaguna izango da elkarteko lokalean, 19:00etatik aurrera, Indiako Himalaya, Nepal eta Pakistan emanaldiarekin.

Bere esperientzia eta bizipen aberatsen berri emango du, hala nola 1998an Indiako Himalayako Dunagirikoa, 2002an Nepalen Annapurnakoa eta 2004ean Pakistango Gasherbrum IV eta IIIko igoeretakoa. "Himalayista handi bat gurean, ez da galtzeko moduko emanaldia izango", nabarmendu dute Pagoeta elkarteko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide