Eneko Bidezabalek Baztango Pilota Txapelketa irabazi du

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 15a

Eneko Bidezaba eta Beñat Elola, txapela eta garaikurrekin. (utzitakoa)

22-13ko emaitzarekin hartu zuen mendean pilotari zarauztarrak Nanclares eta Zudaire, Beñat Elola albizturtarra lagun zuela.

Beñat Elola albizturtarrarekin bikotea osatuz, Eneko Bidezabal pilotari zarauztarrak Baztango esku pilota txapelketa irabazi berri du. Atzo jokatu zuten finala Nanclares eta Zudaireren aurka, eta hasiera batean lehia estu izango zela ematen bazuen ere, aise jantzi zuten txapela amaierarrako.

Partida hasiera indartsua izan zuen finalak, eta Errioxa-Lizarrako bikotea aurretik jarri zen, 6-8koarekin. Hala ere, Bidezabal-Elolaren konexioak ongi baino hobeto funtzionatu zuen, eta aldeak murrizteaz gain, markagailua irauli zute, 22-13ko emaitzarekin irabaziz.

Ondorioz, txapelketa osoan jokatutako partida guztiak irabazita jantzi du txapela bikote irabazleak. ZKEko pilota sailarentzat bultzada eder bat izan da Bidezabalen garaipena, eta lorpen honek hauspoa emango dio Zarauzko esku pilota indartze aldera lanean jarraitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide