'Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu' hitzaldiak, bihar eta ostegunean

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 15a

Aizpea Manterola ariko da hizlari asteartean eta ostegunean. (utzitakoa)

Aizpea Manterolak gidatuko ditu saioak; Antonianio aretoan izango dira, 18:00etatik aurrera. Lehena, gaztelaniaz eta zeinu-hizkuntzan, eta bigarrena, euskaraz.

Beste urte batez, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu hitzaldia antolatu dute Zarautz Herri Zaintzaileko kideek, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Saio honen helburu nagusia da doluan dauden familiei Gabonei aurre egiteko gomendioak eskaintzea, eta "gure artean ez dauden maite ditugun pertsonak" omentzea.

Aizpea Manterolaren gidaritzapean, bi hitzaldi saio egingo dira aste honetan bertan: lehena, bihar izango da, abenduaren 16an, gaztelaniaz eta zeinu-hizkuntzan, eta bigarrena, ostegunean, abenduaren 18an, euskaraz. Biak ala biak Antoniano aretoan izango da, 18:00etan hasita.

Antolatzaileek hitzaldi honetara gonbidatu nahi dituzte egun hauetan bereziki hunkiturik dauden familiak, dolu prozesua bizitzen ari direnak eta gai honekiko interesa duten herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide