Kantuan eta dantzan hasi dute eguna herriko gaztetxoek

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 13a

Eguraldia lagun, herriko kaleetan barrena ibili dira Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako gaztetxoak, trikiti, pandero eta gitarra jotzaileen laguntzarekin. Besteak beste, Gabonetako abesti ezagunak abestu eta dantzatu dituzte. 

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak antolatuta, Kale Jira Txikia egin dute gaur goizean. Eguraldia lagun, baserritarrez jantzi dira eskolako ikasleak, eta kalez kale ibili dira, Gabonetako abestiak kantatzen eta dantzatzen.  

Hori horrela, trikiti, pandero eta gitarra jotzaileen laguntzarekin, musika eskolan hasi dute ibilbidea, eta bertatik abiatuta, tren geltokiko pasabidea zeharkatu dute Amalur parkera iristeko. Geldialdiaren ostean, Paxoko pasabidetik Lege Zaharren enparantzara joan dira, eta bertan azken emanaldia eskaini dute, hainbat herritarrez inguratuta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide