Astelehenetik aurrera izango da eskuragarri 2026ko udal egutegia

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 13a

Zarauzko Udaleko ordezkariak eta Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideak, 2026ko udal egutegiaren aurkezpenean. (Zarauzko Udala)

Ohi bezala, Zarauzko Argazkizale Elkartearekin elkarlanean osatu dute udal egutegia. Abenduaren 15etik aurrera izango da eskuragarri herritarrentzat, Turismo Bulegoan.

Zarauzko Udalak, Zarauzko Argazkizale Elkartearekin elkarlanean, 2026ko udal egutegi berria aurkeztu zuen atzo udalbatzar aretoan. Bertan izan ziren Xabier Txurruka alkatea, Irune Urbieta Kultura zinegotzia eta Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideak.

Ohiko moduan, argazkizale elkarteko kideek aurkezturiko argazkiekin osatu dute egutegia. Hilabete bakoitza egile baten argazkiak irudikatzen du: azala, Unai Alberdi; urtarrila, Iñigo Rico; otsaila, Isabel Agirretxe; martxoa, Jokin Irizar; apirila, Rodolfo Glass; maiatza, Jon Atxutegi; ekaina, Lorentxo Portularrume; uztaila, Luis Epelde; abuztua, Marisa di Santo; iraila, Patricia Schaan; urria, Edurne Kaperotxipi; azaroa, Arbil Iciar; abendua, Joxe Mari Azkargorta; eta kontrazala, Unai Aizpurua.

Egutegia astelehenetik aurrera eskuratu ahal izango da Turismo Bulegoan, 09:30etik aurrera. Doakoa da, eta herritar bakoitzak hiru egutegi eskuratu ahal izango ditu gehienez. Bi formatu jarriko dituzte aukeran, mahai gainekoa eta paretakoa, zehazki. Aurten guztira, paretako 6.000 ale eta mahai gaineko 3.000 ale argitaratu dituzte, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide