Zarauzko Udalak eta Artezaleak taldeak elkarlanean, azoka solidarioa antolatu dute ostiralerako 18:30ean, Ebro Etxean, hain zuzen ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, bertan jasotako diru guztia Gernika Palestina elkarteari emango zaio.
Azokan produktu ugari egongo dira salgai: ikasleek egindako zaharberritze, zeramika, pintura, joskintza eta puntuko piezak, besteak beste. Horrez gain, musikaz girotutako pintxo potea ere egongo da.