Zabaldu dute Narrosko Gabonetako Jaiotza mitikoa, Schola Cantorumeko kideek prestatutakoa. Abenduko zubia baliatu dute hau zabaltzeko, pasa den ostiralean ireki baitzuten, eta herritarren joan-etorria ugaria izan da ordutik. Izan ere, egun hauetan, zarauztar zein inguruko txokoetako jende ugarik bisitatu dute jaiotza, jai egunak baliatuz.
Egun hauetan bertaratzerik izan ez dutenek, ordea, oraindik ere badituzte egunak jaiotza ezagutzeko; izan ere, Gabonetako oporrak amaitu arte egongo zabalik, urtarrilaren 6ra arte, egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara bitartean.